viernes, 11 de junio de 2010

EZIN TENTAZIOARI EUTSI! HAU BAI DELA ARTEA!

Kaixo denoi!

Zmz joan dira azterketak? Bukatu al ditugu edo oraindik jo ta su gabiltza ikasi eta ikasi? Kriston polita iruditu zait afrikako tribu hauek egiten dutena eta zuek ere goza dezazuen, zintzilikatzea erabaki dut.

ONDORENGO IRUDI HAUEK ERAKUSTEN DIGUTE BEHIN ETA BERRIRO AHOTAN IZAN DUGUN SORMENAK EZ DUELA LEGE, ARAU ETA HORRELAKOETAZ ULERTZEN.

HAU BAI DELA BARRUTIK ERTETEN DENA! BAITA MIKEL LABOAK BERE KANTAN ZIOENA ERE... " NATURAREKIN BAT IZAN ETA HARREMANETAN JARTZEA"...


ONDO PASA UDA!

viernes, 28 de mayo de 2010

BUKATU DA BUKATU DA, BUKATU DA SE ACABO!

Ikasturtearen amaiera ate joka dugula eta eskerrak ematea geratzen zaigu denoi. Bai, eskerrak, ikasgai honetan gure artean izan dugun giro jatorragatik eta Esti zuri, pentsarazteaz gain erakutsi diguzun gertutasunagatik.

Gure taldetik ongi jarraitzea opa dizuegu denoi, uda ahaztezina izatea eta itzulitakoan elkar elikatzeko kontakizun pilaz beteta ekartzea zakua.

Baina irailean itzultzean beldur gara ez ote garen konformaismoa eta hainbeste kritikatu dugun "eredua hartu, di-da egin eta kitto!" funtzionatzeko moduan eroriko. GUTAKO BATEK SINTOMAREN BAT SOMATUZ GERO DUDARIK EZ IZAN ZUEKIN HARREMANETAN JARRIKO GARELA DI-DA BATEAN TA ZUEK ERE BADAKIZUEN NON JO ALDABA GAITZ HAU AGERTUZ GERO (JEJEJE...)

ESKERRIKASKO DENOI TA ONDO SEGI!


Aiora, Yurima,
Eneritz eta Maite

GURE OBRA: "GURE BAZTERRA"

Hemen gure Mikel Laboaren proiekturako artelana. Berea kosta da denon gustura "gure bazterra" definitzea baina merezi izan du bidea egitea amaieran lortutakoa ikusita.
Gure bazter honi begirada botatzen dion begi are bakoitzak pertzepzio desberdina egiten duenaren ideia islatu nahi izan dugu. Bestetik, Mikelen Gure Bazterrak abestiarekin euskal mendietako paisai berdeak etortzen zaizkigu gogora baina gure egunerokotasunean hauxe da gu lauron bazterra.


viernes, 21 de mayo de 2010

LABOAREKIN PROIEKTUA I






Mikel-en Gure Bazterrak abestia ardatz hartuta gabiltz gure beste bazterrak ikusten...

martes, 18 de mayo de 2010

EZKUTUKO SINBOLOGIATIK BEGI BISTAKO ESANAHIERA

ATELAN HAUETAN EGITEN DEN IRUDI JOKOAK EZ AL DU ZER PENTSA POLITA SORTZEN?

lunes, 10 de mayo de 2010

HAURREN MARRAZKIAK ULERTZEKO BIDEAN




Haurrek marrazterakoan izan ohi duten etapa ebolutiboak ezagutu ditugu gelan, marrazki adibide desberdinak ikusiz. Analisi hau ez da izan haurrei analisi psikologiko bat egiteko, nola marrazten duten eta marrazteko darabiltzaten estrategien berri izateko baizik.

Azken finean, haurrekin marrazkiak egitean irakasleok nola jokatu eta zer egin jakiteko aholku batzuk jaso ditugu. Honela, marrazkiak behatzean marko bat izateko materiala dugu gelan ikusitakoa.

Analisi hau egiterakoan kontuan izan behar dugu haurren eboluzioa ez dela lineala. Haurra ez da egun batetik bestera igarotzen etapa batetik bestera.. Marrazki batean bi etapetako elementuak agertu ohi dira, trantsizio garaian dagoela adierazten digu honek. Beste batzuetan, bera dagoen etaparen hurrengo etapako marrazki bat egiten du, baina gero berriz ere aurreko etapara itzultzen da, etapa bat ez delako egun batetik bestera gainditzen.

jueves, 6 de mayo de 2010

GURE GUSTUKO ARTELANAK!

Aupa klase!

Hemen zintzilikatu ditugu gure taldean gustokoen ditugun artelanak.

Zein da zuretzat ederrena? Berari buruz zerbat jakin nahi?

Galdetu guri eta gustura asko erantzungo dizugu!

Bitartean gozatu arteaz eta ondo segi!