viernes, 19 de marzo de 2010

BOSGARREN ASTEA

Plastika ikasgairen ikuspegia eta izaera iraultzeko mota ezberdineko ekintzak gauzatu beharrean gaude. Irakasgai honetako edukiak betiko jarduera fitxa erabili beharrean, ekintza txiki nahiz handiak gauzatu ditzakegu aldaketa eman dadin. Klase honetan, ekintza handi nahiz txikiaren adibide bana ezagutu dugu gelan ikusitako bi bideoekin.

ALDAKETA EKINTZA HANDIA: ESKULTURA ERRALDOIAK PROIEKTUA

Aurreko urteko ikasgai honetako ikasle batzuek diseinatu eta 5. mailako ikasleekin gauzaturiko proiektua dugu hau. Kontua oso luze eta zabalak diren kartoi xafla meheekin tamaina handiko eskulturak gauzatzea da. Bertikalki, laberintu baten gisa kokatuz jartzen dute irakasleek kartoia. Haurrek, pintura, brotxak, rodillo txikiak eta eskuak erabiliz zona desberdinak margotzen dituzte, kartoizko egiturari bizia emanez.

Ekintza hau gauzatzean haurrek gozatuz eduki asko lantzen ditugu, bestea beste, bolumena eta espazioa, eskulturaren garaieraz eta neurriaz ohartzea, kartoiak hartzen dituen ondulazio ezberdinez jabetzea, goiko aldean margotu ahal izateko estrategiak pentsaraztea…


ALDAKETA EKINTZA TXIKIA: ZARAUZKO HONDARTZA IRUDIKATZEN

Ekintza hau 4 urte inguruko haurrekin gauzatu dute. Ostiral arratsaldean gelatik irten eta Zarauzko hondartzara joan dira petril gainean eseri eta inguru hau behatzera. Haur bakoitzak bere tablilla ematen du, bertan paper zuria jarri eta ikusten dutena marraztu eta margotzeari ekin diote.

Ekintza honekin gelan askotan egin ohi den marrazki librea beste modu batetara lantze duzu. Honela landuta, gainera, haurrak behaketara, inguratzen gaituena hautemateko behatzera ohitzen dituzu. Bestetik, haur guztiak zarauztarrak dira baina askok ez zuten ezagutzen hondartzako txoko hau beraz, beraien gertuko ingurua ezagutaraztea ere gauzatu da. Haurrek dauden lekutik ikusten dena irudikatzen dute: hondartza, urrutian Getariako arratoia, beste batzuek itsasoa…

ARTELEKU

Ostiralean artearen inguruko dokumentazioa gauzatu asmoz goaz Artelekura. Batetik, Arteleku espazioa bera ezagutuko dugu eta arteko liburutegi bat nola erabiltzen den ikasiko dugu. Bestetik, berriz, bertako informazioa nola erabili eta zertarako aztertu ikasiko dugu. Gure taldeari Diseinua tokatu zaigu gaitzat eta Arteleku ikusi ostean, gai honen inguruan jantzi beharko gara bertako dokumentazio gelan edota liburutegian.

Guk aztertu beharreko artea diseinua da. Dokumentazio gelan, gai honen inguruko liburuetan behaketa lanetan irrikaz aritu gara diseinua kontzeptu gisa ulertzeko modu ezberdinen aurkikuntzan.






Hona hemen diseinua objektu baten aurkezpen hutsetik haratago doala diogunaren adibidea: janari bat aurkezterakoan honek duen diseinuaren arabera jateko desira edota iguina sortuko diezaiguke.



MANDARINA EDO SAGARRA JATEKO GOGORIK SORTU AL ZAIZU ?

martes, 9 de marzo de 2010

LAUGARREN ASTEA

Aste honi hasiera emateko aurreko klasean hezkuntza artistikoaren eta ikus-kulturaren inguruan talde bakoitzak izandako ideiak gelan azaldu genituen eta denen artean hausnarketa egin. Plastika eskulanetara mugatzen dela eta garrantzia prozesuari eman ordez emaitzari ematen zaiola aipatuko genituzke ideia nagusi bezala.

Jarraian, bideo bat ikusi genuen, Adierazpen plastikoaren proiektu didaktikoa izenburupean. Bertan, Getariako ikastolako haurrek gida turistiko bat egiteko emandako urratsak ikusi ahal izan genituen. Getaria herri turistikoa izanik, beraiek bezalako haur bat kanpotik etorriko balitz bere gurasoekin zer bisitatu lezakeen galderari erantzuna emateko proiektua izan zen. Proiektu honek plastikarekin lotura badu ere (gida turistikoaren maketazioak), beste hainbat alorrekin ere lotura zuela ikusi genuen eta gidaren eraketa prozesuan haurrak gauza asko ikasten zituela: gida turistiko bat zer den, argazki kamera erabiltzen…

Laugarren asteko klasearekin amaitzeko, gure autobiografia izango den bideoa nolako izango den pentsatzen jarraitu genuen, ideia berrien bila.

Ostiralean, Koldo Mitxelena Kultur gunean izan ginen. Bertan, erakustaretora egin genuen bisita gidatua.

Aipatzekoa da gaur egun museotako bisita gidatuetako helburua elkarrizketa bidez artelanekin harremanetan jartzea dela. Jakin badakigu, bereziki gazte eta helduen artean aurreiritzi asko dagoela artearekiko eta askotan obraren testuingurua, prozesua eta historia ezagutzen ez ditugulako edonork egin dezakeen “mamarratxo” gisa ikusten ditugula arte lanak. Zenbat eta txikiagoak izan haurrak, orduan eta aurreiritzi gutxiago dituzte eta gure lana hezitzaile bezala haurrak txikitatik artearekin kontaktuan ezartzea da, hauek gerora ahalik eta aurreiritzi gutxien izan ditzaten.
Erakustaretoan Process in Dialogue erakusketa ikusi dugu, bertako protagonistak bi artista izanik: Daniel Canogar eta Stephen Dean. Dean eta Canogarrek eguneroko objektuen irakurketa eta interpretazioarekiko interesa dute, baita objektu horien izaera auto-gogoetatsuarekiko ere. Bi artistek tresna horien bitartez ikusi eta kontatzen dute orainaldia.
Artista hauen obrek argiaren, kolorearen eta mugimenduaren garrantzia azpimarratzen dute, baina oso modu desberdinetan. Hona hemen obra horietako batzuen irudiak:








Erakusketa asko gustatu zaigu orokorrean. Aipatzekoa da alde handia dagoela bisita gidatua izan edo ez, izan ere, gure kontura joan izan bagina, ziur aski ez genukeela artelanen esanahia atzemango. Hala ere, guk espero genuena ez zen erakusketa bat ikustea; guk espero genuena zen jakitea nola prestatzen diren museoetako bisita gidatuak haur hezkuntzako ikasleentzat eta nola irakasten zaien haur hauei artearekin kontaktuan jartzen.

jueves, 4 de marzo de 2010

ARTEA KALEAN, ARTEA ETXEAN, ARTEA NON NAHI!

Askotan hitz egin dugu plastika ikasgela barrutik atera eta inguratzen gaituen errealitatearekin batzeko beharraz. Taldekideoi saiakera polittak iruditu zaizkigu honako hauek eta bi adibide hauekin frogatu nahi deguna honakoa da: artelan bat, gogoa izanez gero, edonon sortu daitekeela. Zuk zer diozu?

ARTEA KALEAN

">

ARTEA ETXEAN










Honelako ekintzekin ez al genioke haurrak berezkoa duen sortzeko gogoari erantzungo? Gu baiezkoan gaude, eta zu?

lunes, 1 de marzo de 2010

3. ASTEA



Aste honetan gure ikus-entzunezko adierazpena izango den bideoaren gidoiarekin aritu gara lanean, horretarako asteartean movie maker programaren azalpentxoak entzun ondoren story board saiakerekin aritu ginen, baita bideoaren sorrerarako baliagarri egingo zaizkigun irudien bila ere.

Ostiralean aldiz, gidoiaren zehaztapenetan jardun bagenuen ere, Hezkuntza artistikoak eta ikus-kulturak izandako legezko garapena ikusi genuen,honekin jakin genuen legez egin diren aldaketak oraindik orain aplikatzeke daudela, izan ere gu guztiok, taldekideok alegia,1970ekoa den legeak jasotako irizpideen arabera jaso baitugu plastika arloa. Honetaz gainera, E.Eisnerrek 2004an idatzitako "El arte y la creación de la mente" liburuko kapitulua eta Fernando Hernandezen "Repensar la educación de las artes visuales" artikulua irakurri eta eurek egindako ekarpenak aintzat hartuz, nondik gatozen eta norantz beharko lukeen iguripenak egiten aritu gara.Honenbestez, pedagogikoki, arte-klturak aldaketa behar duen horretan bat etorri ginen taldekideak. Hezkuntzan garrantzia handiagoa behar lukeela ere eduki genuen hizpide, izan ere artikulu horien egileek esan bezala, artearen azterketa,interpretazio, ulerkuntza eta adierazpenak adimenaren garapenean abantaila eta onurak ekar ditzakeelakoan gaude.

Honekin batera doan Tonucciren ilustrazio honek ondo irudikatzen du guk geuk jasotako arte hezkuntza.