Zmz joan dira azterketak? Bukatu al ditugu edo oraindik jo ta su gabiltza ikasi eta ikasi? Kriston polita iruditu zait afrikako tribu hauek egiten dutena eta zuek ere goza dezazuen, zintzilikatzea erabaki dut.
ONDORENGO IRUDI HAUEK ERAKUSTEN DIGUTE BEHIN ETA BERRIRO AHOTAN IZAN DUGUN SORMENAK EZ DUELA LEGE, ARAU ETA HORRELAKOETAZ ULERTZEN.
HAU BAI DELA BARRUTIK ERTETEN DENA! BAITA MIKEL LABOAK BERE KANTAN ZIOENA ERE... " NATURAREKIN BAT IZAN ETA HARREMANETAN JARTZEA"...
Ikasturtearen amaiera ate joka dugula eta eskerrak ematea geratzen zaigu denoi. Bai, eskerrak, ikasgai honetan gure artean izan dugun giro jatorragatik eta Esti zuri, pentsarazteaz gain erakutsi diguzun gertutasunagatik.
Gure taldetik ongi jarraitzea opa dizuegu denoi, uda ahaztezina izatea eta itzulitakoan elkar elikatzeko kontakizun pilaz beteta ekartzea zakua.
Baina irailean itzultzean beldur gara ez ote garen konformaismoa eta hainbeste kritikatu dugun "eredua hartu, di-da egin eta kitto!" funtzionatzeko moduan eroriko. GUTAKO BATEK SINTOMAREN BAT SOMATUZ GERO DUDARIK EZ IZAN ZUEKIN HARREMANETAN JARRIKO GARELA DI-DA BATEAN TA ZUEK ERE BADAKIZUEN NON JO ALDABA GAITZ HAU AGERTUZ GERO (JEJEJE...)
Hemen gure Mikel Laboaren proiekturako artelana. Berea kosta da denon gustura "gure bazterra" definitzea baina merezi izan du bidea egitea amaieran lortutakoa ikusita.
Gure bazter honi begirada botatzen dion begi are bakoitzak pertzepzio desberdina egiten duenaren ideia islatu nahi izan dugu. Bestetik, Mikelen Gure Bazterrak abestiarekin euskal mendietako paisai berdeak etortzen zaizkigu gogora baina gure egunerokotasunean hauxe da gu lauron bazterra.
Haurrek marrazterakoan izan ohi duten etapa ebolutiboak ezagutu ditugu gelan, marrazki adibide desberdinak ikusiz. Analisi hau ez da izan haurrei analisi psikologiko bat egiteko, nola marrazten duten eta marrazteko darabiltzaten estrategien berri izateko baizik.
Azken finean, haurrekin marrazkiak egitean irakasleok nola jokatu eta zer egin jakiteko aholku batzuk jaso ditugu. Honela, marrazkiak behatzean marko bat izateko materiala dugu gelan ikusitakoa.
Analisi hau egiterakoan kontuan izan behar dugu haurren eboluzioa ez dela lineala. Haurra ez da egun batetik bestera igarotzen etapa batetik bestera.. Marrazki batean bi etapetako elementuak agertu ohi dira, trantsizio garaian dagoela adierazten digu honek. Beste batzuetan, bera dagoen etaparen hurrengo etapako marrazki bat egiten du, baina gero berriz ere aurreko etapara itzultzen da, etapa bat ez delako egun batetik bestera gainditzen.
Taldekideoi oso interesgarria iruditu zaigunez artikulu hau, hona hemen bertan agertzen diren ideia nagusien sintesia: DAP PROGRAMA
Helburua: Artearen izaera indibidualistari eta esperientziari eskaintzen zaion tarteari esker, haurrengan bere biziko garrantzia duela ikustea, eurek pentsatzen eta hausnartzen ikas dezaten.
Ikuspuntu honetatik ulertu behar dugu DAP; Planteamendu artistikoekin esperimentatzea planteamendu filosofiko, moral eta etikoetan arakatzea denez, betidanik gizakiak bere baitan egin izan dituen galdera unibertsalei erantzuten saiatzea da.
Abiapuntua: Artea, norbanakoaren hazkunde pertsonalaren erakusle gisa eta gizakiaren euskarri kultural gisa, inguratzen gaituen munduaren inguruko iritzi nahiz interpretazioak elkartrukatzeko plataforma da.
Protagonistak:
- Irakasleak DAP sesioetako motorra dira. Berauek ezagutzen dute taldea, beratako kide bakoitza, sortzen diren dinamikak eta helburu kurrikularrak. Eurek bideratzen dute sesioa eta beraiek gauzatzen dituzte galderak, obra arakatzeko tresna gisa luzatuz ikasleei. - Haurrak irakaslearen galderei erantzunez, ikasleek beraiek sortzen dute materiala artelan bakoitzaren esanahia eraikitzeko. - Hezitzaileak irakasleari laguntzen dio programan zehar. Askotan irakasleek formakuntza artistikoa falta zaiela nabaritzen dute baian gabezi hau DAP hezitzailearekin betetzen dute eta bien arteko elkarlanari esker, irakasleak ziurtasuna hartuko du artelanen aurrean elkarrizketak sortu eta eztabaidak modu egokian bideratzeko. - DAP karpeta Historia eta Artearen Pedagogian adituak direnek sortu dute berau eta honek DAP metodologiaren oinarria finkatzen du. Karpeta hau irakasleak bere klaseak prestatzeko euskarri baliagarria izatea da kontua, eta honi esker irakaslea ezezaguna zaion irakasgai honetan erosoago aritzea.
Ezaugarriak:
- Klase hauetarako hautaturiko artelanek Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako haurrek dituzten interesei eta inguratzen gaituen munduaren eta egoerei buruz gauzatzen dituzten galderei erantzuten die. - DAP-a diseinatzerakoan haurren interesak kontuan izanik, euren bizimodutik gertu dauden gaien inguruan eztabaidatzeko aukera emango duten obrak hautatuko ditugu. Guztira 40 artelan hautatuko dira eta hari tematiko batik esker, obrak elkarloturik egongo dira eta artelanak 4naka taldekatuta egongo dira, DAP metodologiak ezartzen den orden sekuentziala jarraituz.
- Irakasleak galdera erabat irekiak planteatu behar ditu eta jasotzen duten erantzuna jasotzen dutela, euren arte eta historia jakintzak alde batera utzi behar dituzte, ez baita kontua haurrei hauek transmititzea, haurrak iritsiko dira jakintza hauetara, galderaz eginez, iritsi behar badute. - Irakaslearen zeregina da haurrek plazaratu dituzten ideiak berrantolatu eta elkarrekin lotuz esanahia eta ezagutza eraikitzen aritzea haurrekin batera. Onurak:
- Norbanakoaren esperientzia pertsonaletik lan egiten denez, jakintza elkartrukatzea ahalbideratzen da adin, erlijio edota jatorri geografikoaren aldeko mugarik gabe.
- Haurrak obra ikusiz, aztertuz eta ikaskideei entzunez, artelanak bera baitan ezkutaturik dituen sekretuak argitu ditzaketela jabetzen dira. Deskubrimendu pertsonal hau, haurrari asebetetasuna sortzen dion iturri garrantzitsu bihurtzen da, beroni esker haurrak jakintsu izateak sortzen duen plazerra bizitzen baitu.
- Zentzurik ez zuen gauza bati (obra) zentzua bilatu izanaren plazerrari esker, haurrak bere bihurtzen ditu DAP sesioan artearen analisia gauzatzean ikasitako patroiak, ondoren beste ikasgai batzuetan analisi eta ikerketarako tresna gisa erabiltzeko.
ETA HEMENGO IKASTETXEETAN GAUZA BERA EGINGO BAGENU, EZ AL GENIZKIEKE HAURREI EUREN IDEIA PROIOETATIK DATORZKIEN EZAGUTZAK ORDENATUZ ANALISI ETA IERKETARAKO TRESNA BALAIGARRIAK SORTZEKO BIDEA IREKIKO?
Plastika ikasgairen ikuspegia eta izaera iraultzeko mota ezberdineko ekintzak gauzatu beharrean gaude. Irakasgai honetako edukiak betiko jarduera fitxa erabili beharrean, ekintza txiki nahiz handiak gauzatu ditzakegu aldaketa eman dadin. Klase honetan, ekintza handi nahiz txikiaren adibide bana ezagutu dugu gelan ikusitako bi bideoekin.
ALDAKETA EKINTZA HANDIA: ESKULTURA ERRALDOIAK PROIEKTUA
Aurreko urteko ikasgai honetako ikasle batzuek diseinatu eta 5. mailako ikasleekin gauzaturiko proiektua dugu hau. Kontua oso luze eta zabalak diren kartoi xafla meheekin tamaina handiko eskulturak gauzatzea da. Bertikalki, laberintu baten gisa kokatuz jartzen dute irakasleek kartoia. Haurrek, pintura, brotxak, rodillo txikiak eta eskuak erabiliz zona desberdinak margotzen dituzte, kartoizko egiturari bizia emanez.
Ekintza hau gauzatzean haurrek gozatuz eduki asko lantzen ditugu, bestea beste, bolumena eta espazioa, eskulturaren garaieraz eta neurriaz ohartzea, kartoiak hartzen dituen ondulazio ezberdinez jabetzea, goiko aldean margotu ahal izateko estrategiak pentsaraztea…
ALDAKETA EKINTZA TXIKIA: ZARAUZKO HONDARTZA IRUDIKATZEN
Ekintza hau 4 urte inguruko haurrekin gauzatu dute. Ostiral arratsaldean gelatik irten eta Zarauzko hondartzara joan dira petril gainean eseri eta inguru hau behatzera. Haur bakoitzak bere tablilla ematen du, bertan paper zuria jarri eta ikusten dutena marraztu eta margotzeari ekin diote.
Ekintza honekin gelan askotan egin ohi den marrazki librea beste modu batetara lantze duzu. Honela landuta, gainera, haurrak behaketara, inguratzen gaituena hautemateko behatzera ohitzen dituzu. Bestetik, haur guztiak zarauztarrak dira baina askok ez zuten ezagutzen hondartzako txoko hau beraz, beraien gertuko ingurua ezagutaraztea ere gauzatu da. Haurrek dauden lekutik ikusten dena irudikatzen dute: hondartza, urrutian Getariako arratoia, beste batzuek itsasoa…
ARTELEKU
Ostiralean artearen inguruko dokumentazioa gauzatu asmoz goaz Artelekura. Batetik, Arteleku espazioa bera ezagutuko dugu eta arteko liburutegi bat nola erabiltzen den ikasiko dugu. Bestetik, berriz, bertako informazioa nola erabili eta zertarako aztertu ikasiko dugu. Gure taldeari Diseinua tokatu zaigu gaitzat eta Arteleku ikusi ostean, gai honen inguruan jantzi beharko gara bertako dokumentazio gelan edota liburutegian.
Guk aztertu beharreko artea diseinua da. Dokumentazio gelan, gai honen inguruko liburuetan behaketa lanetan irrikaz aritu gara diseinua kontzeptu gisa ulertzeko modu ezberdinen aurkikuntzan.
Hona hemen diseinua objektu baten aurkezpen hutsetik haratago doala diogunaren adibidea: janari bat aurkezterakoan honek duen diseinuaren arabera jateko desira edota iguina sortuko diezaiguke.
MANDARINA EDO SAGARRA JATEKO GOGORIK SORTU AL ZAIZU ?
Aste honi hasiera emateko aurreko klasean hezkuntza artistikoaren eta ikus-kulturaren inguruan talde bakoitzak izandako ideiak gelan azaldu genituen eta denen artean hausnarketa egin. Plastika eskulanetara mugatzen dela eta garrantzia prozesuari eman ordez emaitzari ematen zaiola aipatuko genituzke ideia nagusi bezala.
Jarraian, bideo bat ikusi genuen, Adierazpen plastikoaren proiektu didaktikoa izenburupean. Bertan, Getariako ikastolako haurrek gida turistiko bat egiteko emandako urratsak ikusi ahal izan genituen. Getaria herri turistikoa izanik, beraiek bezalako haur bat kanpotik etorriko balitz bere gurasoekin zer bisitatu lezakeen galderari erantzuna emateko proiektua izan zen. Proiektu honek plastikarekin lotura badu ere (gida turistikoaren maketazioak), beste hainbat alorrekin ere lotura zuela ikusi genuen eta gidaren eraketa prozesuan haurrak gauza asko ikasten zituela: gida turistiko bat zer den, argazki kamera erabiltzen…
Laugarren asteko klasearekin amaitzeko, gure autobiografia izango den bideoa nolako izango den pentsatzen jarraitu genuen, ideia berrien bila.
Ostiralean, Koldo Mitxelena Kultur gunean izan ginen. Bertan, erakustaretora egin genuen bisita gidatua.
Aipatzekoa da gaur egun museotako bisita gidatuetako helburua elkarrizketa bidez artelanekin harremanetan jartzea dela. Jakin badakigu, bereziki gazte eta helduen artean aurreiritzi asko dagoela artearekiko eta askotan obraren testuingurua, prozesua eta historia ezagutzen ez ditugulako edonork egin dezakeen “mamarratxo” gisa ikusten ditugula arte lanak. Zenbat eta txikiagoak izan haurrak, orduan eta aurreiritzi gutxiago dituzte eta gure lana hezitzaile bezala haurrak txikitatik artearekin kontaktuan ezartzea da, hauek gerora ahalik eta aurreiritzi gutxien izan ditzaten. Erakustaretoan Process in Dialogue erakusketa ikusi dugu, bertako protagonistak bi artista izanik: Daniel Canogar eta Stephen Dean. Dean eta Canogarrek eguneroko objektuen irakurketa eta interpretazioarekiko interesa dute, baita objektu horien izaera auto-gogoetatsuarekiko ere. Bi artistek tresna horien bitartez ikusi eta kontatzen dute orainaldia. Artista hauen obrek argiaren, kolorearen eta mugimenduaren garrantzia azpimarratzen dute, baina oso modu desberdinetan. Hona hemen obra horietako batzuen irudiak:
Erakusketa asko gustatu zaigu orokorrean. Aipatzekoa da alde handia dagoela bisita gidatua izan edo ez, izan ere, gure kontura joan izan bagina, ziur aski ez genukeela artelanen esanahia atzemango. Hala ere, guk espero genuena ez zen erakusketa bat ikustea; guk espero genuena zen jakitea nola prestatzen diren museoetako bisita gidatuak haur hezkuntzako ikasleentzat eta nola irakasten zaien haur hauei artearekin kontaktuan jartzen.
Askotan hitz egin dugu plastika ikasgela barrutik atera eta inguratzen gaituen errealitatearekin batzeko beharraz. Taldekideoi saiakera polittak iruditu zaizkigu honako hauek eta bi adibide hauekin frogatu nahi deguna honakoa da: artelan bat, gogoa izanez gero, edonon sortu daitekeela. Zuk zer diozu?
Aste honetan gure ikus-entzunezko adierazpena izango den bideoaren gidoiarekin aritu gara lanean, horretarako asteartean movie maker programaren azalpentxoak entzun ondoren story board saiakerekin aritu ginen, baita bideoaren sorrerarako baliagarri egingo zaizkigun irudien bila ere.
Ostiralean aldiz, gidoiaren zehaztapenetan jardun bagenuen ere, Hezkuntza artistikoak eta ikus-kulturak izandako legezko garapena ikusi genuen,honekin jakin genuen legez egin diren aldaketak oraindik orain aplikatzeke daudela, izan ere gu guztiok, taldekideok alegia,1970ekoa den legeak jasotako irizpideen arabera jaso baitugu plastika arloa. Honetaz gainera, E.Eisnerrek 2004an idatzitako "El arte y la creación de la mente" liburuko kapitulua eta Fernando Hernandezen "Repensar la educación de las artes visuales" artikulua irakurri eta eurek egindako ekarpenak aintzat hartuz, nondik gatozen eta norantz beharko lukeen iguripenak egiten aritu gara.Honenbestez, pedagogikoki, arte-klturak aldaketa behar duen horretan bat etorri ginen taldekideak. Hezkuntzan garrantzia handiagoa behar lukeela ere eduki genuen hizpide, izan ere artikulu horien egileek esan bezala, artearen azterketa,interpretazio, ulerkuntza eta adierazpenak adimenaren garapenean abantaila eta onurak ekar ditzakeelakoan gaude. Honekin batera doan Tonucciren ilustrazio honek ondo irudikatzen du guk geuk jasotako arte hezkuntza.
Bigarren aste honetako lehen egunean, 2010eko otsailaren 16an, bakarka jarri eta gure autobiografia idazteari ekin diogu, plastika arloan, soilik (etxean eta eskolan bizi izandakoa).
Hasieran, txiki-txikitako momentuak gogoratzea zaila izan bada ere, gero ideia asko etorri zaizkigu burura.
Idazten bukatu ostean, taldeka komentatu dugu idatzitakoa eta orokorrean gustura egiten genuen ikasgai bat dela esan behar dugu.
Horren ostean, horri loturiko artikulu bat irakurri dugu, “El papel de la formación en las historias de vida del docente” izenekoa eta bertako ideia garrantzitsuenak azpimarratu ditugu gero taldean komentatzeko asmoz. Oso interesgarria eta hausnarketa bat egitera bultzatzen duen artikulu bat da.
Bertako zerbait aipatzekotan ondorengo hau jarriko genuke: “(...), los relatos biográficos pueden devenir un instrumento crítico para ayudarnos a elaborar una nueva mirada de y sobre los docentes como agentes activos que intervienen en un contexto social complejo.”
Bigarren egunean, 2010eko otsailaren 19an, lehenengo egin dugun gauza aurreko urteetan egindako bideo 2 ikustea izan da, ideia bat hartzeko zer nolako bideoa egin behar dugun. Oso politak izan dira.
Horren ondoren, aurreko egunean esan bezala, txikitan egindako eskulanak, marrazkiak, ... ekarri ditugula eta, elkarri erakusten egon gara gure bideoa egiteko baliagarriak edo ez direla esanez.
Lehenik eta begin nondik gatoz atala egin behar dugunez, iraganean pentsatzen aritu gara eta horren inguruan gure ideiak eta bizipenak nola isladatuko ditugun. Hainbat eta hainbat ideia izan ditugu, baina azkenik eman diogu nolabaiteko itxura bat, gure bideoak nondik-nora joko duen eta oso gustora gelditu gara.
Horrez gain, interneten aurkitutako bideo interesgarri bat zuekin partekatzea bururatu zait, ea zer deritzozuen. Ikusten dudan bakoitzean, aho zabalik gelditzen naiz emakume honek duen doaiarekin. Hemengo “Tú sí que vales” programa bezalako bat irabazi zuen Ukrainian.
Gaur lehenengo klase eguna izanik ikasgaiaren nondik norakoen berri jaso dugu.
Taldeka (laukoak) banatu gara eta lanean hasi gara. Lehenengo jarduera, ikasgaiari buruz ulertu duguna komunean jartzea izan da. Hizketan aritu ostean, ondorengo ideia hau bildu dugu: Ikasgai honekin hasi aurretik geuk aurrez jasotako plastika kontzeptuaren berdintsua espero genuen lantzea.
Ondoren, aurrekoan denok batera ikusitako bideoa berriz ikusi eta bertako ideia nagusien bilketa bat egin dugu eta horri buruz daukagun iritzia helarazi diogu elkarri. Honenbestez, ondoko hau adostu dugu: - Haurrek gaitasun eta doai handiak dituzte, batez ere innobatzeko, baina ez ditugu aprobetxatzen. - Alfabetizazioa bezain garrantzitsua da kreatibitatea eta garrantzi berdinarekin landu beharko genuke ikastetxeetan.
Azkenik, asteko jarduerei bukaera emateko asmoz, artikulu bat irakurri dugu ¿Qué está pasando? izenekoa. Bertatik ideiarik esanguratsuenak jaso eta horiei buruzko hausnarketa bat egin dugu. Horren adibide gisa: Gure taldean ere berehala komentatu dugu irakasleak ez direla hezkuntzan eragina duten agente bakarrak. Askotan irakasleek egindako lana gizarteko beste alor batzuek zapaltzen dute, hala nola, sistema politikoak, komunikabideek… Honekin zera esan nahi dugu, askotan edukiak memorizatu egiten direla epe labur baterako, eta ez epe luzerako barneratu. Irakasleen prestakuntza honetara bideratuta dago baina guretzat ez luke horretara mugatu beharko. Artikuluan esaten den bezala, informatzeak ez dakar beti formatzea eta gure aburuz irakasle askok ez dute hau ikusten. Zenbait herrialdetan egindako hezkuntza saiakerak kontuan hartu behar direla dioen ideiarekin erabat ados gaude, izan ere besteen ahalegin eta esperientziatatik asko ikasten baita. Hori bai, ez dugu ahaztu behar hezkuntzaren kasuan ingurune soziokulturalak eragin handia duela eta herrialde batean arrakasta izan duten metodoek porrot egin dezaketeela beste herrialdeetan.