lunes, 10 de mayo de 2010

HAURREN MARRAZKIAK ULERTZEKO BIDEAN




Haurrek marrazterakoan izan ohi duten etapa ebolutiboak ezagutu ditugu gelan, marrazki adibide desberdinak ikusiz. Analisi hau ez da izan haurrei analisi psikologiko bat egiteko, nola marrazten duten eta marrazteko darabiltzaten estrategien berri izateko baizik.

Azken finean, haurrekin marrazkiak egitean irakasleok nola jokatu eta zer egin jakiteko aholku batzuk jaso ditugu. Honela, marrazkiak behatzean marko bat izateko materiala dugu gelan ikusitakoa.

Analisi hau egiterakoan kontuan izan behar dugu haurren eboluzioa ez dela lineala. Haurra ez da egun batetik bestera igarotzen etapa batetik bestera.. Marrazki batean bi etapetako elementuak agertu ohi dira, trantsizio garaian dagoela adierazten digu honek. Beste batzuetan, bera dagoen etaparen hurrengo etapako marrazki bat egiten du, baina gero berriz ere aurreko etapara itzultzen da, etapa bat ez delako egun batetik bestera gainditzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario