lunes, 22 de febrero de 2010

domingo, 21 de febrero de 2010

BIGARREN ASTEA

Bigarren aste honetako lehen egunean, 2010eko otsailaren 16an, bakarka jarri eta gure autobiografia idazteari ekin diogu, plastika arloan, soilik (etxean eta eskolan bizi izandakoa).

Hasieran, txiki-txikitako momentuak gogoratzea zaila izan bada ere, gero ideia asko etorri zaizkigu burura.

Idazten bukatu ostean, taldeka komentatu dugu idatzitakoa eta orokorrean gustura egiten genuen ikasgai bat dela esan behar dugu.

Horren ostean, horri loturiko artikulu bat irakurri dugu, “El papel de la formación en las historias de vida del docente” izenekoa eta bertako ideia garrantzitsuenak azpimarratu ditugu gero taldean komentatzeko asmoz. Oso interesgarria eta hausnarketa bat egitera bultzatzen duen artikulu bat da.

Bertako zerbait aipatzekotan ondorengo hau jarriko genuke: “(...), los relatos biográficos pueden devenir un instrumento crítico para ayudarnos a elaborar una nueva mirada de y sobre los docentes como agentes activos que intervienen en un contexto social complejo.”

Bigarren egunean, 2010eko otsailaren 19an, lehenengo egin dugun gauza aurreko urteetan egindako bideo 2 ikustea izan da, ideia bat hartzeko zer nolako bideoa egin behar dugun. Oso politak izan dira.

Horren ondoren, aurreko egunean esan bezala, txikitan egindako eskulanak, marrazkiak, ... ekarri ditugula eta, elkarri erakusten egon gara gure bideoa egiteko baliagarriak edo ez direla esanez.

Lehenik eta begin nondik gatoz atala egin behar dugunez, iraganean pentsatzen aritu gara eta horren inguruan gure ideiak eta bizipenak nola isladatuko ditugun. Hainbat eta hainbat ideia izan ditugu, baina azkenik eman diogu nolabaiteko itxura bat, gure bideoak nondik-nora joko duen eta oso gustora gelditu gara.

Horrez gain, interneten aurkitutako bideo interesgarri bat zuekin partekatzea bururatu zait, ea zer deritzozuen. Ikusten dudan bakoitzean, aho zabalik gelditzen naiz emakume honek duen doaiarekin. Hemengo “Tú sí que vales” programa bezalako bat irabazi zuen Ukrainian.

martes, 16 de febrero de 2010

LEHENENGO KLASE EGUNA

Gaur lehenengo klase eguna izanik ikasgaiaren nondik norakoen berri jaso dugu.

Taldeka (laukoak) banatu gara eta lanean hasi gara. Lehenengo jarduera, ikasgaiari buruz ulertu duguna komunean jartzea izan da. Hizketan aritu ostean, ondorengo ideia hau bildu dugu: Ikasgai honekin hasi aurretik geuk aurrez jasotako plastika kontzeptuaren berdintsua espero genuen lantzea.

Ondoren, aurrekoan denok batera ikusitako bideoa berriz ikusi eta bertako ideia nagusien bilketa bat egin dugu eta horri buruz daukagun iritzia helarazi diogu elkarri. Honenbestez, ondoko hau adostu dugu:
- Haurrek gaitasun eta doai handiak dituzte, batez ere innobatzeko, baina ez ditugu aprobetxatzen.
- Alfabetizazioa bezain garrantzitsua da kreatibitatea eta garrantzi berdinarekin landu beharko genuke ikastetxeetan.

Azkenik, asteko jarduerei bukaera emateko asmoz, artikulu bat irakurri dugu ¿Qué está pasando? izenekoa. Bertatik ideiarik esanguratsuenak jaso eta horiei buruzko hausnarketa bat egin dugu.
Horren adibide gisa:
Gure taldean ere berehala komentatu dugu irakasleak ez direla hezkuntzan eragina duten agente bakarrak. Askotan irakasleek egindako lana gizarteko beste alor batzuek zapaltzen dute, hala nola, sistema politikoak, komunikabideek…
Honekin zera esan nahi dugu, askotan edukiak memorizatu egiten direla epe labur baterako, eta ez epe luzerako barneratu. Irakasleen prestakuntza honetara bideratuta dago baina guretzat ez luke horretara mugatu beharko.
Artikuluan esaten den bezala, informatzeak ez dakar beti formatzea eta gure aburuz irakasle askok ez dute hau ikusten.
Zenbait herrialdetan egindako hezkuntza saiakerak kontuan hartu behar direla dioen ideiarekin erabat ados gaude, izan ere besteen ahalegin eta esperientziatatik asko ikasten baita. Hori bai, ez dugu ahaztu behar hezkuntzaren kasuan ingurune soziokulturalak eragin handia duela eta herrialde batean arrakasta izan duten metodoek porrot egin dezaketeela beste herrialdeetan.

Hurrengo batera arte,

Yurima, Eneritz, Maite eta Aiora