Gaur lehenengo klase eguna izanik ikasgaiaren nondik norakoen berri jaso dugu.
Taldeka (laukoak) banatu gara eta lanean hasi gara. Lehenengo jarduera, ikasgaiari buruz ulertu duguna komunean jartzea izan da. Hizketan aritu ostean, ondorengo ideia hau bildu dugu: Ikasgai honekin hasi aurretik geuk aurrez jasotako plastika kontzeptuaren berdintsua espero genuen lantzea.
Ondoren, aurrekoan denok batera ikusitako bideoa berriz ikusi eta bertako ideia nagusien bilketa bat egin dugu eta horri buruz daukagun iritzia helarazi diogu elkarri. Honenbestez, ondoko hau adostu dugu:
- Haurrek gaitasun eta doai handiak dituzte, batez ere innobatzeko, baina ez ditugu aprobetxatzen.
- Alfabetizazioa bezain garrantzitsua da kreatibitatea eta garrantzi berdinarekin landu beharko genuke ikastetxeetan.
Azkenik, asteko jarduerei bukaera emateko asmoz, artikulu bat irakurri dugu ¿Qué está pasando? izenekoa. Bertatik ideiarik esanguratsuenak jaso eta horiei buruzko hausnarketa bat egin dugu.
Horren adibide gisa:
Gure taldean ere berehala komentatu dugu irakasleak ez direla hezkuntzan eragina duten agente bakarrak. Askotan irakasleek egindako lana gizarteko beste alor batzuek zapaltzen dute, hala nola, sistema politikoak, komunikabideek…
Honekin zera esan nahi dugu, askotan edukiak memorizatu egiten direla epe labur baterako, eta ez epe luzerako barneratu. Irakasleen prestakuntza honetara bideratuta dago baina guretzat ez luke horretara mugatu beharko.
Artikuluan esaten den bezala, informatzeak ez dakar beti formatzea eta gure aburuz irakasle askok ez dute hau ikusten.
Zenbait herrialdetan egindako hezkuntza saiakerak kontuan hartu behar direla dioen ideiarekin erabat ados gaude, izan ere besteen ahalegin eta esperientziatatik asko ikasten baita. Hori bai, ez dugu ahaztu behar hezkuntzaren kasuan ingurune soziokulturalak eragin handia duela eta herrialde batean arrakasta izan duten metodoek porrot egin dezaketeela beste herrialdeetan.
Hurrengo batera arte,
Yurima, Eneritz, Maite eta Aiora
martes, 16 de febrero de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario