lunes, 19 de abril de 2010

¿POR QUÉ EL ARTE COMO VEHÍCULO?

Taldekideoi oso interesgarria iruditu zaigunez artikulu hau, hona hemen bertan agertzen diren ideia nagusien sintesia:

DAP PROGRAMA


Helburua: Artearen izaera indibidualistari eta esperientziari eskaintzen zaion tarteari esker, haurrengan bere biziko garrantzia duela ikustea, eurek pentsatzen eta hausnartzen ikas dezaten.

Ikuspuntu honetatik ulertu behar dugu DAP; Planteamendu artistikoekin esperimentatzea planteamendu filosofiko, moral eta etikoetan arakatzea denez, betidanik gizakiak bere baitan egin izan dituen galdera unibertsalei erantzuten saiatzea da.

Abiapuntua: Artea, norbanakoaren hazkunde pertsonalaren erakusle gisa eta gizakiaren euskarri kultural gisa, inguratzen gaituen munduaren inguruko iritzi nahiz interpretazioak elkartrukatzeko plataforma da.

Protagonistak:

- Irakasleak DAP sesioetako motorra dira. Berauek ezagutzen dute taldea, beratako kide bakoitza, sortzen diren dinamikak eta helburu kurrikularrak. Eurek bideratzen dute sesioa eta beraiek gauzatzen dituzte galderak, obra arakatzeko tresna gisa luzatuz ikasleei.
- Haurrak irakaslearen galderei erantzunez, ikasleek beraiek sortzen dute materiala artelan bakoitzaren esanahia eraikitzeko.
- Hezitzaileak irakasleari laguntzen dio programan zehar. Askotan irakasleek formakuntza artistikoa falta zaiela nabaritzen dute baian gabezi hau DAP hezitzailearekin betetzen dute eta bien arteko elkarlanari esker, irakasleak ziurtasuna hartuko du artelanen aurrean elkarrizketak sortu eta eztabaidak modu egokian bideratzeko.
- DAP karpeta Historia eta Artearen Pedagogian adituak direnek sortu dute berau eta honek DAP metodologiaren oinarria finkatzen du. Karpeta hau irakasleak bere klaseak prestatzeko euskarri baliagarria izatea da kontua, eta honi esker irakaslea ezezaguna zaion irakasgai honetan erosoago aritzea.

Ezaugarriak:

- Klase hauetarako hautaturiko artelanek Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako haurrek dituzten interesei eta inguratzen gaituen munduaren eta egoerei buruz gauzatzen dituzten galderei erantzuten die.
- DAP-a diseinatzerakoan haurren interesak kontuan izanik, euren bizimodutik gertu dauden gaien inguruan eztabaidatzeko aukera emango duten obrak hautatuko ditugu. Guztira 40 artelan hautatuko dira eta hari tematiko batik esker, obrak elkarloturik egongo dira eta artelanak 4naka taldekatuta egongo dira, DAP metodologiak ezartzen den orden sekuentziala jarraituz.

- Irakasleak galdera erabat irekiak planteatu behar ditu eta jasotzen duten erantzuna jasotzen dutela, euren arte eta historia jakintzak alde batera utzi behar dituzte, ez baita kontua haurrei hauek transmititzea, haurrak iritsiko dira jakintza hauetara, galderaz eginez, iritsi behar badute.
- Irakaslearen zeregina da haurrek plazaratu dituzten ideiak berrantolatu eta elkarrekin lotuz esanahia eta ezagutza eraikitzen aritzea haurrekin batera.

Onurak:


- Norbanakoaren esperientzia pertsonaletik lan egiten denez, jakintza elkartrukatzea ahalbideratzen da adin, erlijio edota jatorri geografikoaren aldeko mugarik gabe.

- Haurrak obra ikusiz, aztertuz eta ikaskideei entzunez, artelanak bera baitan ezkutaturik dituen sekretuak argitu ditzaketela jabetzen dira. Deskubrimendu pertsonal hau, haurrari asebetetasuna sortzen dion iturri garrantzitsu bihurtzen da, beroni esker haurrak jakintsu izateak sortzen duen plazerra bizitzen baitu.

- Zentzurik ez zuen gauza bati (obra) zentzua bilatu izanaren plazerrari esker, haurrak bere bihurtzen ditu DAP sesioan artearen analisia gauzatzean ikasitako patroiak, ondoren beste ikasgai batzuetan analisi eta ikerketarako tresna gisa erabiltzeko.



ETA HEMENGO IKASTETXEETAN GAUZA BERA EGINGO BAGENU, EZ AL GENIZKIEKE HAURREI EUREN IDEIA PROIOETATIK DATORZKIEN EZAGUTZAK ORDENATUZ ANALISI ETA IERKETARAKO TRESNA BALAIGARRIAK SORTZEKO BIDEA IREKIKO?

ZER DERITZOZUE?


Hemen adibide bat:

A VTS Discussion with First Grade Students from Visual Thinking Strategies on Vimeo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario