viernes, 19 de marzo de 2010

BOSGARREN ASTEA

Plastika ikasgairen ikuspegia eta izaera iraultzeko mota ezberdineko ekintzak gauzatu beharrean gaude. Irakasgai honetako edukiak betiko jarduera fitxa erabili beharrean, ekintza txiki nahiz handiak gauzatu ditzakegu aldaketa eman dadin. Klase honetan, ekintza handi nahiz txikiaren adibide bana ezagutu dugu gelan ikusitako bi bideoekin.

ALDAKETA EKINTZA HANDIA: ESKULTURA ERRALDOIAK PROIEKTUA

Aurreko urteko ikasgai honetako ikasle batzuek diseinatu eta 5. mailako ikasleekin gauzaturiko proiektua dugu hau. Kontua oso luze eta zabalak diren kartoi xafla meheekin tamaina handiko eskulturak gauzatzea da. Bertikalki, laberintu baten gisa kokatuz jartzen dute irakasleek kartoia. Haurrek, pintura, brotxak, rodillo txikiak eta eskuak erabiliz zona desberdinak margotzen dituzte, kartoizko egiturari bizia emanez.

Ekintza hau gauzatzean haurrek gozatuz eduki asko lantzen ditugu, bestea beste, bolumena eta espazioa, eskulturaren garaieraz eta neurriaz ohartzea, kartoiak hartzen dituen ondulazio ezberdinez jabetzea, goiko aldean margotu ahal izateko estrategiak pentsaraztea…


ALDAKETA EKINTZA TXIKIA: ZARAUZKO HONDARTZA IRUDIKATZEN

Ekintza hau 4 urte inguruko haurrekin gauzatu dute. Ostiral arratsaldean gelatik irten eta Zarauzko hondartzara joan dira petril gainean eseri eta inguru hau behatzera. Haur bakoitzak bere tablilla ematen du, bertan paper zuria jarri eta ikusten dutena marraztu eta margotzeari ekin diote.

Ekintza honekin gelan askotan egin ohi den marrazki librea beste modu batetara lantze duzu. Honela landuta, gainera, haurrak behaketara, inguratzen gaituena hautemateko behatzera ohitzen dituzu. Bestetik, haur guztiak zarauztarrak dira baina askok ez zuten ezagutzen hondartzako txoko hau beraz, beraien gertuko ingurua ezagutaraztea ere gauzatu da. Haurrek dauden lekutik ikusten dena irudikatzen dute: hondartza, urrutian Getariako arratoia, beste batzuek itsasoa…

ARTELEKU

Ostiralean artearen inguruko dokumentazioa gauzatu asmoz goaz Artelekura. Batetik, Arteleku espazioa bera ezagutuko dugu eta arteko liburutegi bat nola erabiltzen den ikasiko dugu. Bestetik, berriz, bertako informazioa nola erabili eta zertarako aztertu ikasiko dugu. Gure taldeari Diseinua tokatu zaigu gaitzat eta Arteleku ikusi ostean, gai honen inguruan jantzi beharko gara bertako dokumentazio gelan edota liburutegian.

Guk aztertu beharreko artea diseinua da. Dokumentazio gelan, gai honen inguruko liburuetan behaketa lanetan irrikaz aritu gara diseinua kontzeptu gisa ulertzeko modu ezberdinen aurkikuntzan.






Hona hemen diseinua objektu baten aurkezpen hutsetik haratago doala diogunaren adibidea: janari bat aurkezterakoan honek duen diseinuaren arabera jateko desira edota iguina sortuko diezaiguke.



MANDARINA EDO SAGARRA JATEKO GOGORIK SORTU AL ZAIZU ?

No hay comentarios:

Publicar un comentario