Jarraian, bideo bat ikusi genuen, Adierazpen plastikoaren proiektu didaktikoa izenburupean. Bertan, Getariako ikastolako haurrek gida turistiko bat egiteko emandako urratsak ikusi ahal izan genituen. Getaria herri turistikoa izanik, beraiek bezalako haur bat kanpotik etorriko balitz bere gurasoekin zer bisitatu lezakeen galderari erantzuna emateko proiektua izan zen. Proiektu honek plastikarekin lotura badu ere (gida turistikoaren maketazioak), beste hainbat alorrekin ere lotura zuela ikusi genuen eta gidaren eraketa prozesuan haurrak gauza asko ikasten zituela: gida turistiko bat zer den, argazki kamera erabiltzen…
Laugarren asteko klasearekin amaitzeko, gure autobiografia izango den bideoa nolako izango den pentsatzen jarraitu genuen, ideia berrien bila.
Ostiralean, Koldo Mitxelena Kultur gunean izan ginen. Bertan, erakustaretora egin genuen bisita gidatua.
Aipatzekoa da gaur egun museotako bisita gidatuetako helburua elkarrizketa bidez artelanekin harremanetan jartzea dela. Jakin badakigu, bereziki gazte eta helduen artean aurreiritzi asko dagoela artearekiko eta askotan obraren testuingurua, prozesua eta historia ezagutzen ez ditugulako edonork egin dezakeen “mamarratxo” gisa ikusten ditugula arte lanak. Zenbat eta txikiagoak izan haurrak, orduan eta aurreiritzi gutxiago dituzte eta gure lana hezitzaile bezala haurrak txikitatik artearekin kontaktuan ezartzea da, hauek gerora ahalik eta aurreiritzi gutxien izan ditzaten.
Erakustaretoan Process in Dialogue erakusketa ikusi dugu, bertako protagonistak bi artista izanik: Daniel Canogar eta Stephen Dean. Dean eta Canogarrek eguneroko objektuen irakurketa eta interpretazioarekiko interesa dute, baita objektu horien izaera auto-gogoetatsuarekiko ere. Bi artistek tresna horien bitartez ikusi eta kontatzen dute orainaldia.
Artista hauen obrek argiaren, kolorearen eta mugimenduaren garrantzia azpimarratzen dute, baina oso modu desberdinetan. Hona hemen obra horietako batzuen irudiak:



Erakusketa asko gustatu zaigu orokorrean. Aipatzekoa da alde handia dagoela bisita gidatua izan edo ez, izan ere, gure kontura joan izan bagina, ziur aski ez genukeela artelanen esanahia atzemango. Hala ere, guk espero genuena ez zen erakusketa bat ikustea; guk espero genuena zen jakitea nola prestatzen diren museoetako bisita gidatuak haur hezkuntzako ikasleentzat eta nola irakasten zaien haur hauei artearekin kontaktuan jartzen.
Zuen espazioa oso ondo garatzen ari zarete, ikusleari parte hartzeko "zirikatzen" eta zuen aportazioak ere gehituaz. Zorionak!
ResponderEliminarEstitxu