lunes, 1 de marzo de 2010

3. ASTEA



Aste honetan gure ikus-entzunezko adierazpena izango den bideoaren gidoiarekin aritu gara lanean, horretarako asteartean movie maker programaren azalpentxoak entzun ondoren story board saiakerekin aritu ginen, baita bideoaren sorrerarako baliagarri egingo zaizkigun irudien bila ere.

Ostiralean aldiz, gidoiaren zehaztapenetan jardun bagenuen ere, Hezkuntza artistikoak eta ikus-kulturak izandako legezko garapena ikusi genuen,honekin jakin genuen legez egin diren aldaketak oraindik orain aplikatzeke daudela, izan ere gu guztiok, taldekideok alegia,1970ekoa den legeak jasotako irizpideen arabera jaso baitugu plastika arloa. Honetaz gainera, E.Eisnerrek 2004an idatzitako "El arte y la creación de la mente" liburuko kapitulua eta Fernando Hernandezen "Repensar la educación de las artes visuales" artikulua irakurri eta eurek egindako ekarpenak aintzat hartuz, nondik gatozen eta norantz beharko lukeen iguripenak egiten aritu gara.Honenbestez, pedagogikoki, arte-klturak aldaketa behar duen horretan bat etorri ginen taldekideak. Hezkuntzan garrantzia handiagoa behar lukeela ere eduki genuen hizpide, izan ere artikulu horien egileek esan bezala, artearen azterketa,interpretazio, ulerkuntza eta adierazpenak adimenaren garapenean abantaila eta onurak ekar ditzakeelakoan gaude.

Honekin batera doan Tonucciren ilustrazio honek ondo irudikatzen du guk geuk jasotako arte hezkuntza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario